Adin-adin egitasmoarekin itzuli dira bertsoak San Jose egoitzara

Mailo Oiarzabal 2022ko mai. 19a, 18:21

Naia Arrizabalaga azkoitiarrak eta Xebastian Lizaso azpeitiarrak saioa eskaini dute arratsaldean egoitzako lorategian, "giro paregabean".

Bertsoekin gozatzeko aukera izan dute gaur San Jose egoitzan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren Adin-adin egitasmoaren barruan saioa eskaini dute han Naia Arrizabalaga azkoitiarrak eta Xebastian Lizaso azpeitiarrak. Bertsolaritza adinekoen egoitzetara eramanez, bertsoen bidez egoiliarren gaitasunak hobetzen laguntzea da egitasmo horren asmoa.

San Jose egoitzan urtero egiten dute Adin-adinen barruko saioa. Aurtengoa egoitzako lorategian egin dute, uda giroko arratsaldea probestuz. Egoitzako arduradunen esanetan, "giro paregabean" egin dute saioa, eta Arrizabalagak eta Lizasok ez ezik, San Joseko egoiliar batzuk ere animatu dira bertsoak botatzera.

(Argazkiak: San Jose egoitza)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide