Egañak, Lujanbiok, Mendiluzek eta Gaztelumendik parte hartuko dute ostiraleko Maiatzeko Loratako bertso saioan

Andoni Elduaien 2022ko mai. 16a, 15:26
Egaña, Gaztelumendi, Lujanbio eta Mendiluze arituko dira bertsotan.

Asteazken eguerdira arte, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkideek sarrera erreserbatzeko lehentasuna izango dute. Bazkide ez direnek, berriz, asteazken arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dituzte txartelak.

Ostiralean, maiatzak 20, Maxixatzenen Maiatzeko Lorak egitasmoko bertso saioa izango da Floreagako On Bosco aretoan. Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña bertsolariak arituko dira bertsotan, eta Juan Inazio Sudupek egingo ditu gai jartzaile lanak.

22:00etan hasiko da bertso saioa, eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkideek doan izango dute emanaldirako sarrera. Era berean, lehentasuna izango dute txartelak eskuratzeko orduan; hain zuzen ere, bazkideek hilaren 18ko eguerdira artean eska ditzakete sarrerak, 675 85 71 11 telefono zenbakira deituta edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Bazkide ez direnek, berriaz, 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte bertso saiorako sarrerak asteazken arratsaldetik aurrera. Haiek ere telefonoz deituta, helbide elektronikoa idatzita zein On Bosco aretorako sarreran eskuratu ahal izango dituzte sarrerak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide