Maxixatzenen zozketak

Neomak taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 16a, 09:00
Neomak taldea Azkoitian izango da larunbatean. (Neomak)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da emanaldia Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Neomak musika taldeak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, maiatzak 21, Baztartxo antzokian. Trikitilariek 19:00etan hasiko dute emanaldia, eta Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean.

Zozketan parte hartu ahal izateko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Horretarako aukera izango dute bazkideek osteguneko 12:00etara arte. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide