Bidelan programaren hurrengo saioetan izena emateko epea ireki du Iraurgi Berritzenek

Maiatzaren 16etik 24ra egingo dituzte emakumeen lan-munduratzera zuzendutako jardunaldiak, goizez, Azkoitiko Intsausti jauregian.

Bidelan programaren edizio berri bat prestatu du Iraurgi Berritzen garapen agentziak datozen egunetarako. Hain zuzen ere, maiatzaren 16tik 24ra egingo dituzte emakumeen lan-munduratzera zuzendutako programaren jardunaldiak. Azkoitiko Intsausti jauregian izango dira, 09:15etik 12:15era.

Langabezian dauden emakumeei "helburu profesionalak zehazteko laguntza" eskaintzea da Bidelan programaren helburua. Datorren astelehenean hasiko diren saioen edukiari dagokionez, alde batetik, "coaching teknika erabiliz ariketa ezberdinak" egingo dituzte, "partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko"; bestetik, sektore desberdinetan aritzen diren eskualdeko profesionalen bisitak izango dituzte Intsaustin, eta "bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko" ditu.

Bidelan programaren edizio berrian izena eman edota saioen gaineko informazio gehiago nahi dutenek 688 87 35 89 telefono zenbakira (Sandra) dei dezakete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide