Andikona Uriartek bizi testamentuaren inguruan hitz egin du Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko mai. 10a, 08:59

Elkarguneko Herriko plaza aretoan eskaini zuten hitzaldia. (Udala)

19:00etan hasi zen Uriarteren hitzaldia Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Hainbat lagun elkartu ziren bizi testamentuaren inguruan gehiago sakontzeko asmoz.

Hurkoa fundazioko Andikona Uriartek hitzaldia eskaini zuen atzo, astelehena, Elkargunean. Azkoitiko Udalak eta Hurkoa Fundazioak, Azkoitia Lagunkoiarekin elkarlanean, antolatu zuten aldez aurreko borondateen eta bizi testamentuaren inguruko hitzaldia. Aldez aurreko azken nahiak, bizi testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea izenpean aritu zen Uriarte.

Norbanakoa bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo "askatasunez" egin ezin duenean, bizi testamentuaren bidez erabakitzen du hark zer osasun laguntza eta tratamendu jaso nahi dituen. Era berean, hildakoan bere organoekin zer egin nahi duen ere adierazi dezake bizi testamentuaren bidez. Besteak beste, gai horiek izan zituen hizpide Hurkoa fundazioko ordezkariak atzoko hitzaldian.