Ekaineko ikastaroen eskaintza prest du Azkoitiko KZguneak

Anartz Izagirre 2022ko mai. 7a, 09:52
Azkoitiko KZguneko irudi bat.

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea datorren hilerako. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira euskarazko saioak datorren hilabetean. Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, eta hainbat bide zabaldu ditu horretarako KZguneak.

Azkoitiko KZguneak ekainean eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz edota gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira ekainean Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Ekainaren 14an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara.

Zure bidaia planifikatu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Ekainaren 29an eta 30ean, 16:00etatik 18:00etara.

Ofimatika tresnak - Libre Office

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hogei ordu.
  • Ekainaren 17tik 30era, 16:00etatik 18:00etara.

Libre Office Impress. Zure aurkezpenak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Ekainaren 15ean eta 16an, 16:00etatik 18:00etara.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Ekainaren 27tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide