Autodefentsa laboralaren esperientziak eta erronkak, hizpide

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 6a, 10:44
Autodefentsa laboralaz aritu ziren hizketan, Elkargunean. (Kontseilu Sozialista)

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren aholkularitza laboraleko bulegoak urte bat beteko du, eta bulegoko arduradunek urtebeteko ibilbidean ateratako ondorioak eta egindako hausnarketak izan zituzten hizpide atzo Azkoitiko Elkargunean. 

Maiatzean zehar urte bat beteko du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autodefentsa laboralerako irekitako aholkularitza bulegoak. Horren harira, eta Maiatzaren Lehenaren bueltan antolatutako ekintzen barruan, solasaldia eskaini zuten Kontseilu Sozialistako kideek Azkoitiko elkargunean. Bertan, autodefentsa laboralaz arduratzen diren kontseiluko kideek hizpide izan zituzten urtebeteko ibilbidean ateratako irakaspenak, irabazitako gatazkak eta aurrera begirako erronkak. Era berean, lan gatazkak konpontzeko autodefentsa sareek betetzen duten funtzioaz ere aritu ziren atzokoan, eta gaian sakontzeko mahai-ingurua antolatu dute  maiatzaren 20rako. Bertan, autodefentsa laborala lantzen duten Euskal Herriko hainbat talderen esperientziak ezagutzeko tartea izango da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide