Maiatzeko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Kurutziako tomateak

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 5a, 18:30

Dagoeneko hasi da Maxixatzen maiatzeko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Kurutzia baserriko tomateen Klik! argazki erreportajea landu du. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Azkoitiko San Martin auzoan dago kokatuta Kurutzia baserria. Betidanik baratzegintzan aritu dira etxe horretan, bertako produktuak egunero-egunero landuz. Barazki eta fruitu ugari lantzen badituzte ere, ezagunak dira herrian han sortzen dituzten tomateengatik. Tomatea lantzeko bi negutegi dituzte, eta aurten 6.000 tomate landatu landatu dituzte horietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide