Traktoreei azterketa teknikoa egiteko aukera izango da hilaren 19an

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 5a, 12:01

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da hilaren 19an, 09:00etan hasita, Ugarte industrialdeko 129 zenbakidun atearen aurrean.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiteko aukera izango da maiatzean Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Azken urteetan bezala, azterketa guneko teknikariak bertaratuko dira herrira traktoreei azterketa egitera. 

Azkoitian eta Errezilen maiatzaren 19an egingo dituzte azterketa teknikoak, eta Azpeitian hilaren 20an. Azkoitian 09:00etan jarri dute hitzordua, Ugarte industrialdearen goikaldean; hain zuzen, 129 zenbakidun atearen aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide