"Bizirik" daude, eta dena emateko prest

Berria 2022ko mai. 5a, 10:00

Kaleko Urdangak taldeak 'Bizirik' kaleratu du, 'punk-oi!' estiloko hamar kantuko diskoa. Hamar urte bete ditu taldeak, eta hori ospatzeko osatu dute lan "berezia". Europan eta Euskal Herrian aurkezpen bira egiten ari dira orain.

Garagardo botila eskuan, harro mintzo da Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaile eta korista Kaleko Urdangak taldeaz, bere taldeaz. Egun, Etxezarretarekin batera, Aritz Rementeria Remen-ek (ahotsa), Asier Kortabarria Moto-k (baxua eta ahotsak) eta Aniotz Birumbrales Biru-k (gitarra) osatzen dute taldea. Laukotearen hamarkada beteko ibilbide oparoaren erakusgarri dira Azkoitiko (Gipuzkoa) entseatzeko lokaleko hormetan eskegita dituzten poster eta ikurrak. Hain zuzen ere, urteurren hori ospatzeko, azaroan kaleratu zuten hamar abestiz osatutako punk-oi! estiloko Bizirik diskoa (Tough Ain't Enough Records). Europan eta etxean ariko dira datozen hilabeteetan Bizirik lan berria aurkezten.

Andoaingo Garate estudioan (Gipuzkoa) grabatu zuten diskoa, Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Punk-oi! estiloari fidel, erritmo azkarrek, doinu melodiko baina zaratatsuek, eta aldarriz betetako hamar abestik osatzen dute lana. Aurretik, beste lau EP, estudioko bi lan luze eta 4 Anai taldearekin erdibana grabatutako disko bat kaleratu ditu taldeak.

"Lan berriaren harrera nolakoa izan den esatea zaila da", aitortu du Etxezarretak. Izan ere, pandemia egoeran egindako diskoa da, eta ez dute apenas zuzenean aurkezteko aukerarik izan duela gutxira arte. Urte hasieran pare bat kontzertu eman arren, berehala eten egin behar izan zuten bira, egoerak baldintzatuta. "Otsailera arte ezin izan ginen itzuli, eta orain berriz ekin diogu. Ari gara gutxika abestiak aurkezten, baina jende askok ez du oraindik diskoa osorik entzun, eta pixkanaka ari gara abestiak zuzenekoetan sartzen".

Jarraitu irakurtzen berria.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide