Lau film ikusteko aukera izango da aste honetan Baztartxon

Anartz Izagirre 2022ko mai. 4a, 08:34

Carla Simonen 'Alcarrás' filmaren irudi bat.

Alde batetik, bi zineforum saio izango dira: Un polvo desafortunado o porno loco ostiralean, eta Chelovek s kinoapparátom, soinu bandaren zuzenekoarekin batera, larunbatean. Horrez gain, El Secreto de Vicky haurrentzako pelikula ikusi ahal izango da igandean, eta Alcarrás igandean zein larunbatean.

Zinema zaleentzat egun oparoak izango dira datozenak; izan ere, lau film ikusteko aukera izango da ostiraletik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. Alde batetik, bi zineforum saio izango dira. Etzi, ostirala, Un polvo desafortunado o porno loco filma ikusteko aukera izango da, 19:30ean hasita. Horrez gain, Chelovek s kinoapparátom — Gizona kamerarekin— filma eskainiko dute larunbatean, hilak 7, 19:30ean hasita; Amsiaren eta Dallasen zuzeneko musikaz lagunduta egongo da saioa. Ekitaldi berezi horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, hiru euroren truke, honako lotura honetan.

Bestalde, ohiko zine emanaldiak ere izango dira Baztartxon. Haurrentzako El Secreto de Vicky filma eskainiko dute igandean, 17:00etan hasita. Helduentzako, berriz, Alcarrás pelikula izango da ikusgai igandean (19:30) zein astelehenean (20:00), ikuslearen egunean.

Hona hemen filmen aurrerapen bideoak:

Un polvo desafortunado o porno loco

Chelovek s kinoapparátom

El secreto de Vicky

Alcarrás