Azkoitiko XIX. Duatloia, bideoan

Erlo Telebista 2022ko mai. 1a, 20:58

Pello Osorok eta Enara Oronozek irabazi zuten atzo, larunbata, herrian jokatu zen XIX. Azkoitiko Duatloia. Azkoitri triatloi klubak antolatu zuen proban 158 gizon-emakumek parte hartu zuten.

Atzo, larunbata, jokatu zen Azkoitiko XIX. Duatloia. Pello Osoro nagusitu zen gizonezkoetan eta Enara Oronoz emakumezkoetan. Mikel Mujikak eta Ander Segurolak osatu zuten gizonezkoen podiuma eta Miren Apraizek zein Miren Josune Bikuñak emakumezkoena. Erlo Telebistak duatloiaren herriguneko irudiak hartu zituen, eta probako bi irabazleekin hitz egin zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide