Meza egingo dute bihar Santa Kutz komentuan

Andoni Elduaien 2022ko mai. 2a, 09:00
Santa Kutz komentua.

11:00etan egingo dute elizkizuna komentuko kaperan. Brigiden kongregazioko mojek ospatuko du meza Santa Kutzen.

Bihar, asteartea, meza egingo dute Santa Kutz komentuan. Gurutze Santuaren eguna dela eta, gaur Santa Kutz komentuan bizi diren Brigida ahizpek ospatuko dute meza. 11:00etan hasiko da elizkizuna, komentuko kaperan, eta brigiden komunitatea gertutik ezagutu nahi duten pertsona guztiak gonbidatu dituzte mezara.

Hain zuzen, Andre Mariaren sortze garbia egunean, 2021eko abenduaren 8an, egin zuten lehen meza Bridigen kongregazioko mojek Santa Kutzen, orduan hasi baitziren elkarte berriko kideak ofizialki han bizitzen. Nazioarteko elkarte bateko mojak etorri dira Azkoitira, baina "bizitza aktiboa" duten mojak dira; hots, ez dira klausurakoak. Klausurako uneak eta lekuak badituzten arren, hezkuntza munduan eta ospitaleetan pastoraltza lanak egin ohi dituzten mojak dira herrira iritsi direnak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide