Bertsoa paperean

Haurren esplotazioa

Onditz Alberdi 2022ko mai. 28a, 09:00

Onditz Alberdi Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak apirileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Haurren esplotazioa'.

Gaia: Haurren esplotazioa

Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak III

Zorigaitzeko hainbat pertsona
ezerezaren aurrean
besteen gosez bizi ohi dira
kale izkina batean
guk haiekiko enpatiarik
ez daramagu soinean
ta horregatik ibiltzen gara
ez dugunaren eskean
gero tristura sentitzen dugu
nonbait ezetz entzutean
dugunarekin kexatzen gara
besteek ez dutenean.

Sei urterekin lanean gogor
dabiltza lurra zulatzen
baloia josi, egurra bildu
nola zama garraiatzen
baina ikusi artean ez da
inor horretaz ohartzen
eta eskua nola luzatu
beti ez dugu asmatzen
gurean berriz salerosketak
ez dira nekez gertatzen
baina guretzat opari dena
besteentzat tortura zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide