Odol ateraldia egingo dute astelehenean Elkargunean

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 23a, 08:54

Apirileko bigarrena izango da, baina aurrekoa ez bezala, ohiko ordutegian egingo dute, 17:00etatik 21:00etara, Herriko Plaza aretoan.

Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Apirileko bigarren hitzordua izango da etzikoa Azkoitiko odol emaileentzat. Izan ere, hilaren 4an ere egin izan zituzten ateraldiak. Baina, orduan ez bezala, astelehen honetan arratsaldez bakarrik egingo dituzte, ohiko ordutegiarekin, 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.