Azpeitiko 3x3 Futbol Festa jokatuko duten Azkoitiko taldeek bihar jaso behar dituzte kamisetak

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 20a, 14:42

Azkoitiko iazko 3x3 Futbol Festan hartutako irudi bat.

Azpeitiko Sanagustinpean, udaletxe azpian, banatuko dituzte elastikoak antolatzaileek, 17:00etatik 18:30era bitartean.

Etzitik igandera egingo dute Azpeitian Azpeitia Cupek antolatutako 3x3 Futbol Festa. 115 taldek eman dute izena, eta horien artean daude Azkoitiko hainbat talde ere.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 3x3 Futbol Festan izena eman duten Azpeitiko eta Azkoitiko taldeek bihar jaso beharko dituzte beren partidetan erabiliko dituzten elastikoak. Azpeitiko Sanagustinpean banatuko dituzte kamiseta horiek, udaletxe azpian, alegia, bihar 17:00etatik 18:30era bitartean.