Kandela argiek girotuta egin dute Hilobirako Prozesio Santua

Ihintza Elustondo 2022ko api. 16a, 08:34

Ostiral Santu gauez, prozesioa egin dute herrian. 21:30ean parrokiatik abiatuta, Jausoroko ermitara joan dira ehunka herritar, kandelak eskuetan dituztela. 

Ostiral Santu gauean ohikoa den moduan, Hilobirako Prozesio Santua egin zuten atzo gauean. 21:30ean parrokiatik abiatu zen prozesioa, eta Jausoroko ermitara joan ziren ehunka herritar, kandelak eskuetan zituztela. Hara iristean, elkarrekin abestu zuten.

Bihar amaituko dituzte Aste Santuko ekintzak Azkoitian. Hona hemen egunotako egitaraua:

  • Gaur, larunbata. Pazko Bezpera.

21:00: Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

  • Bihar,  Igande Santua.

11:00: Pazko Meza Nagusia.