Imanol Arizmendik Eduardo Escobar II. Memoriala irabazi du bigarrenez

Ane Olaizola 2022ko api. 11a, 14:41

Iaz bezala, Imanol Arizmendi azkoitiarra izan da Eduardo Escobar Memorialaren bigarren edizioko garailea. Atzo jokatu zuten proba, eta AC Hotels by Marriott Cycling taldeko txirrindulariak 02:29:28 behar izan zuen 100 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Eduardo Escobar Memorialaren bigarren edizioa jokatu zuten atzo, igandea, Carcastillon (Nafarroa), eta Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarra bigarrenez nagusitu zen proban —iaz jokatu zen estrenakoz lasterketa, eta orduan ere azkoitiarra izan zen azkarrena—. Master mailako Nafarroako Txapelketa ere izan zen atzokoa, eta guztira, 100 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek. AC Hotels by Marriott Cycling taldeko kideak bi ordu, hogeta bederatzi minutu eta hogeita zortzi segungo behar izan zituen helmugara irisiteko.