11 postu dituzte jarrita Top Market azokan

Nerea Uranga 2022ko api. 10a, 13:10

Azkoitiko eta inguruko hainbat sortzailek eta saltzailek Top Market azoka jarri dute gaur, igandea, Dean tabernaren aurrealdean, herriko plazan. 11:30ean zabaldu dute azoka, eta 18:00ak bitartean egongo da zabalik.

Top Market azokan 11 postu jarri dituzte gaur, Dean tabernaren aurrean, herriko plazan. 11:30erako zabaldu dituzte askotariko produktuak salgai dituzten postuak, egiuraldi bikainak lagunduta: eskuz egindako kandelak, bigarren eskuko arropak eta osagarriak, bitxiak, artelanak, ilustrazioak... Azoka irekita dagoen bitartean, Mr. Soto eta Munizzio disko jartzaileak ari dira girotzen azoka musikarekin.

18:00ak artean edukiko dituzte Top Market azokako postuak zabalik. Honako postuak aurki daitezke bertan: Alots Arregi (irudia), The Arek Concept (eskuz egindako kandelak), Aizterri (dekorazio osagarriak), F.red (bigarren eskuko arropa), La Boutik (bigarren eskuko arropa), El Collado Home (dekorazio osagarriak eta diseinu retroak), OninPintage (bigarren eskuko arropa), Mono (larruzko osagarriak), Holy Mary Vintage (bigarren eskuko arropa), Itxaro Iraeta (irudia) eta Lila (bitxiak).