Osasunaren Nazioarteko Egunarekin lotuta, sentsibilizazio kanpaina egin du Gurutze Gorriak

Nerea Uranga 2022ko api. 9a, 12:07

Gurutze Gorrikoak informazioa banatzen atzo, ostirala, Azkoitiko plazan. (Argazkia: Gipuzkoako Gurutze Gorria)

Osasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan, informazioa banatu dute Gurutze Gorrikoek Azkoitiko plazan.

Joan zen ostegunean, apirilaren 7an, Osasunaren Nazioarteko Eguna izan zen. Egun horri lotuta, atzo goizean, ostirala, Gurutze Gorrikoek informazio mahaia jarri zuten Azkoitiko plazan. Aurten Gurutze Gorriak herritarrak sentsibilizatzeko egin duen kanpainaren leloa Gure planeta. Gure osasuna. Zaindu gaitezen eta zaindu dezagun izan da.