Nerea Garmendiaren eta Carmen Alcayderen bakarrizketak izango dira larunbatean Baztartxon

Anartz Izagirre 2022ko api. 7a, 09:00

Nerea Garmendia eta Carmen Alcayde.

19:00etan izango da saioa, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Azkoitia.eus webgunean. Gazteleraz izango da saioa.

Datorren larunbatean, apirilak 9, Nerea Garmendia Beasaingo aktorearen eta Carmen Alcayde telebistako aurkezle valentziarraren bakarrizketa saioa izango da Baztartxo antzokian. 19:00etan izango da saioa, gazteleraz, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak Azkoitia.eus webgunean, zortzi euroren truke. Horrez gain, egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak Baztartxoko leihatilan.