22. Korrikan herritarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Maxixatzen.eus-ek

Maxixatzen.eus 2022ko api. 5a, 09:11

Korrikaren 22. edizioko uneren batean, han edo hemen, azkoitiarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Maxixatzenek, bilduma bat osatzeko. Egitasmoa bukatu bitartean, azkoitia@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek irudiak.

Martxan da 22. Korrika, eta hiru egun baino ez dira gelditzen Azkoititik igarotzeko. Dagoeneko Euskal Herriko txokoren batean izan zarela euskararen alde lasterka egiten? Ostiralean Azkoitian egingo duzula korrika? Une horiek guztiak jaso nahi ditugu, eta horretarako, zuen laguntza behar du Maxixatzen.eus-ek.

Maxixatzenek argazki bildumak eta bideoak egingo ditu ostiralean, Korrika Azkoititik igarotzen denean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak azkoitia@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide