Gipuzkoako Batel Liga eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi dituzte Telmo Deun elkarteko arraunlari azkoitiarrek

Andoni Elduaien 2022ko api. 4a, 15:31

Arraunlariak, bandera eskuratu ondoren. (Argazkia: utzitakoa)

Larunbatean ligako bandera eta atzo, igandea, Gipuzkoako Txapelketako bandera eskuratu zituzten Zumaiako arraun elkartean arraun egiten duten neska azkoitiarrek.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkartean diharduten infantil mailako arraunlari azkoitiarrek Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten atzo, igandea; Pasaiako (Gipuzkoa) badian aritu ziren neska arraunlariak. Larunbatean, Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatu zuten, eta ligako bandera eskuratu zuten arraunlari azkoitiarrek. Gipuzkoako Txapelketako sailkatze estropada ere izan zen atzoko saioa.

Atzo, igandea, Gipuzkoako Txapelketako eta Federazio Sariko estropadak jokatu zituzten eremu berean, Pasaian. Ligan lortutako emaitza errepikatuz, Zumaiako infantil mailako neskek Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten. Zarauzko eta San Juaneko ontzien aurretik amaitu zuten estropada, eta txapelketako bandera lortu zuten. Orain, Euskadiko Txapelketa dute aurretik Zumaiako arraunlariek.