Emakumeek idatzitako testuen irakurketarekin itxi ditu ateak Geure Gelatik liburu azokak

Maialen Etxaniz 2022ko api. 3a, 14:02

Askotariko arlotako hogeitabost herritar igo dira Herriko Plaza aretoko oholtzara, haiek aukeratutako liburuetako pasarteak edo olerkiak irakurtzera. Euskal emakume idazleen edo itzultzaileen lanak izan dira irakurri dituztenak, eta jende ugari bertaratu da haien entzutera. Irakurketa ekitaldi kolektiboarekin itxi ditu ateak hiru eguneko azokak.  

Azken eguna izan du gaur Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Geure Gelatik liburu azokak, eta antolatzaileen "ekitaldi kuttunenarekin" itxi dituzte ateak, emakumeek idatzitako testuen irakurketarekin. Talde irakurketaren aurretik, 11:00etan hasita, Gemaz Lopez azkoitiarrak itzulitako Edna O'Brienen Landa aldeko neskak (Erein) liburuaren aurkezpena izan da, eta horren ostean ekin diote testuen irakurketari. 

Arlo eta adin desberdinetako herritarrek parte hartu dute ekitaldian, eta haiek emakume idazleen lanak irakurri dituzte Herriko Plazara bertaratutako lagunen aurrean. Jende ugari bertaratu da ekitaldira, eta adi entzun dute ordu bete pasatxo iraun duen irakurketa kolektiboa. Olerkiak, narrazioen pasarteak, liburuen zati esanguratsuak... irakurri dituzte ahots ozenez ekitaldian parte hartu dutenek, eta, batez ere, euskal idazle eta itzultzaileen lanak aukeratu dituzte parte-hartzaileek. 

(Argazkiak: Maialen Etxaniz)

Hona hemen gaurko ekitaldian parte hartu duten lagunen zerrenda, eta irakurri dituzten liburuen izenak: 

Rosario Lasa

 

Lourdes Oñederra, Eta emakumeari sugeak esan zion 

Maialen Mugika

Edna O'Brienen, Landa aldeko neskak

Gorka Aranbarri

Arantxa Urretabizkaia, 3 Mariak

Miren Alberdi

Garbiñe Larrea, Sendabelarrek dakitena

Lander Albizuri

Angeles Mastretta, Begi handiak dituzten emakumeak

Ainara Uranga

Uxue Alberdi, Aulki-jokoa”

Idoia Gonzalez Ubegun (Erein)

Nerea Loiola, Epizentroa

Lide Rekondo

Emailia Pardo Bazan Lurraren ipuinak liburua  Media gorriak ipuina

Lourdes Alberdi

Maddi Txoperena Ene baitan bizi da

Leire Gorrotxategi

Toti Martinez de Lezea Amamaren grafitiak

Xabi Borda

Itziar Ugarte Gu gabe ere

Miriam Frances

 

Katixa Agirre Atertu arte itxaron

Goiuri Epelde

Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino

Ana Azkoitia

Oihana Arana Lazunak azkazaletan

Eli Larrañaga

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel “Trikua esnatuko da”

Ioritz Gonzalez

Garai Arrula Ruiz “Beirazko kanpaia”

Oihana Izagirre

Mª Luz Esteban Andrezaharraren manifestua

Goretti Alberdi

Karmele Jaio Amaren eskuak

Julene Iturbe

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsak kolkoan

Farah Benchtibia

Laura Mintegi Ecce homo

Iosu Irizar

Oihana Iguaran Hormak

Joana Sanchez

Goiatz Labanbidar Amez

Jabier Azpitarte

Toti Martinez de Lezea Ogaiztarrak

Susa

Juliana Léveillé Trudelen Nirliit

Ane Lizarralde

Leire Vargas Dena ametsa den irudipena

Anabel Iraundegi

Maite Arrate Lubakiaren osteko idatziak