Oihana Etxegibelen ipuin kontaketa saioa izango da ostiralean liburutegian

Andoni Elduaien 2022ko api. 24a, 09:00

Oihana Etxegibel ipuin kontalaria. (Arrasateko Udala)

Ostiralean, 17:30ean hasiko da saioa, eta aurrez izena eman behar da. Bihar, astelehena, zabalduko dute horretarako epea.

Aizkibel liburutegian beste ipuin kontaketa saio bat izango da datorren ostiralean, hilak 29. Oihana Etxegibelek oraindik zehaztu ez duen ipuina kontatuko die LH2 eta LH3 arteko umeei, 17:30etik aurrera.

Ipuin kontaketa saioan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Hain zuzen ere, bihar, astelehena, zabalduko dute horretarako epea, eta ostegunean, hilak 28, itxiko dute. Liburutegira joanda edota hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da haurraren izena. 50-60 minutu inguruko saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.