Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek asteburuko kultur ekitaldietarako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 31a, 13:34
'Tarara' antzezlanaren irudietako bat. (Hika Teatroa)

Bihar, ostirala, 22:00etan hasiko da Joseba Tapiaren kontzertua Baztartxo antzokian, eta etzi, larunbata, 19:00etan eskainiko dute Tarara antzezlana. Maxixatzenek Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean.

Zozkatu ditu Maxixatzenek asteburuko kultur ekitaldietarako sarrerak. Bihar, ostirala, Joseba Tapiak Egon edo ez egon diskoaren aurrestreinaldia egingo du 22:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak emandako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Larunbatean, berriz, Tarara antzezlana eskainiko du Hika Teatroa konpainiak, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute bi zozketetan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Ainara Elortzak irabazi ditu Joseba Tapiaren kontzerturako bi sarrerak. Garbiñe Otegik eta Beatriz Aizpuruk, berriz, larunbateko Tarara antzezlanerako bina sarrera eskuratu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide