Apirileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Manex Ansorregi

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 31a, 17:13

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen apirileko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Manex Ansorregi Juaristi ISBko saskibaloi jokalari azkoitiarra elkarrizketatu du. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Manex Ansorregi Juaristi ISBko saskibaloi jokalari azkoitiarra lehen aldiz ari da jokatzen Urrezko LEB Ligan. Lehen aldia izanagatik, ordea, ez da kikildu azkoitiarra, eta maila ona ari da erakusten. Ligari eusteko borrokan bete-betean murdilduta dago Azkoiti-Azpeitiko taldea. Hain zuzen ere, mailari, taldeari eta jokalariak aurrera begira dituen asmoen inguruan hitz egin du Ansorregik Maxixatzenekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide