Bigarren hiruhilekoko azken entzunaldia izango da datorren asteartean Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko api. 4a, 09:00

Bizkargiren gitarra entzunaldi bateko irudia.

Saxofoiko eta gitarrako ikasleek eskainiko dute emanaldia asteartean, apirilak 5, 18:30ean hasita. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da saioa.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek bigarren hiruhilekoko azken entzunaldia eskainiko dute datorren asteartean, apirilak 5, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:30ean hasita. Oraingo honetan saxofoiko eta gitarrako ikasleen txanda izango da, eta bakarka nahiz taldeka parte hartuko dute horiek. Kantu herrikoiak zein nazioarteko egile ezagunenak joko dituzte saioan; esaterako, Pintto Pintto, The Flinstones, Sunday Morning eta Sweet Home Chicago abestiak entzun ahal izango dira ekitaldian.