Haurrak hasi dira danborradarako prestatzen

Andoni Elduaien 2022ko mar. 30a, 20:48

Apirilaren 23an, larunbata, egingo dute Azkoitiko umeen danborrada. Dagoeneko hasi dituzte entseguak haurrek; izan ere, herenegun, astelehena, egin zuten lehena, eta gaur, asteazkena, elkartu dira bigarren aldiz.

Apirilaren 23an, larunbata, egingo dute Azkoitiko haurren danborrada, eta dagoeneko hasi dira prestaketa lanekin. Herenegun, astelehena, 19:00etan hasi zituzten entseguak Gurea pilotalekuan, eta gaur, asteazkena, egin dute bigarren saioa. Lagun asko bildu da frontoian, danborrak gerrian lotuta eta makilak eskuetan, datorren hilean herriko kaleetan eta plazetan eskainiko dituzten danborradako abestiak entseatzeko.

Entseguak danborrada ospatu bitartean egingo dituzte frontoian, astean hiru aldiz. Hain zuzen ere, astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira Gurea pilotalekuan, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide