Eros daitezke Holz Und Blech musika jaialdiaren bazkarirako txartelak

Andoni Elduaien 2022ko mar. 29a, 10:50
Irudian bezalako txartelak salduko dituzte bi tabernetan. (Holz Und Blech)

Maiatzaren 7an ospatuko dute aurten musika jaialdia. 35 euroan eskuratu daitezke bazkarirako txartelak Tta-kun eta Dean tabernetan. 

Maiatzaren 7an ospatuko dute Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenezko Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia Azkoitian. Antolatzaileak egun horretarako egitaraua lotzen ari dira azken asteetan. Musika jaialdiarekin batera, ordea, bazkaria ere egin ohi dute, eta antolatzaileek dagoeneko jarri dituzte saltzen bazkari horretarako txartelak. Joseba jatetxean egingo dute bazkaria, eta txartelak 35 euroan jarri dituzte saltzen Tta-kun eta Dean tabernetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide