Azkoitia Lagunkoiak eta Izarraitz Lanbide Heziketak herriaren lagunkoitasun maila aztertuko dute

Ane Olaizola 2022ko mar. 26a, 09:00

Besteak beste, banketxeen gainean jarriko dute arreta, eta gune horietara bisitak egingo dituzte eta arduradunei galdetegi bat betetzeko eskatuko diete.

Azkoitia Lagunkoiak eta Izarraitz Lanbide Heziketak, udalaren babesarekin, Azkoitiaren lagunkoitasun maila aztertuko dute, herriaren argazki bat egiteko asmoz. Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta zikloko ikasleek egingo dute lanketa, eta besteak beste, banketxeak aztertuko dituzte. Horretarako, banketxeetara bisitak egingo dituzte eta arduradunei galdetegi bat betetzeko eskatuko diete. Era berean, Kale Nagusian ibiliko dira ikasleak, eta herritarrak ere galdetegia betetzera gonbidatuko dituzte. Besteak beste, banketxeetarako irisgarritasuna, eten digitala, tratua eta zerbitzuak hartuko dituzte kontutan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide