Euskal musika tresnen eta euskal dantzen ikuskizuna izango da igandeko Taldez Talderen emanaldian

Andoni Elduaien 2022ko mar. 25a, 09:00

2020ko Taldez Talde emanaldiko irudietako bat.

Etzi, igandea, XXI. Taldez Talderen bigarren emanaldia eskainiko dute Bizkargi eskolako kideek Kontzejupean. 12:30ean hasiko da musika eta dantza ikuskizuna.

Bizkargi musika eta dantza eskolako kideek XXI. Taldez Talderen bigarren emanaldia eskainiko dute datorren igandean, martxoak 27, Kontzejupen. Joan den asteburuan ekin zioten ekimenari Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen kontzertuarekin. Igandea, euskal musika tresna desberdinen eta dantzen emanaldia izango da.

12:30etik aurrera, txistulariek, trikitilariek eta pandero jotzaileek parte hartuko dute emanaldian. Guztira, 50 ikasle inguru elkartuko dira Kontzejupen. Hona hemen Bizkargi eskolak iganderako prestatu duen egitaraua.