Hamar film eskainiko dituzte apirilean Baztartxo antzokian

Anartz Izagirre 2022ko mar. 27a, 09:00

'Los secretos de Dumbledore' filmeko irudi bat.

Helduentzako bost film eta haurrentzako lau eskainiko dituzte apirilean zehar Baztartxon, eta, gainera, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioa ere izango da. Ohiko ordutegian eskainiko dituzte film guztiak Baztartxon.

Datorren hilabetean hamar film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Guztira, helduentzako bost film eta haurrentzako lau ikusi ahal izango dira pantaila handian; horrez gain, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioa ere izango da, apirilaren 22an. Helduen filmen artean honako hauek eskainiko dituzte: Código emperador, Llegaron de noche, Morbius, Magaluf Ghost Town —zineforuma—, Apaiz kartzela eta Los secretos de Dumbledore. Haurrentzako, aldiz, honako pelikulak eskainiko dituzte: Peter Rabbit 2, Barraskiloa eta balea, Orkestra lurtarra eta Sonic 2.

Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Apirilak 3: Peter Rabbit 2.
  • Apirilak 3 eta 4: Código emperador.
  • Apirilak 10: Barraskiloa eta balea.
  • Apirilak 10 eta 11: Llegaron de noche.
  • Apirilak 17 eta 18: Morbius.
  • Apirilak 18: Orkestra lurtarra.
  • Apirilak 22: Magaluf Ghost Town (zineforuma).
  • Apirilak 23: Apaiz kartzela.
  • Apirilak 24: Sonic 2.
  • Apirilak 24 eta 25: Los secretos de Dumbledore.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide