Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Gaur ere itxita egon da 12:35az geroztik Urretxura doan GI-631 bat errepidea. Dagoeneko normaltasuna berreskuratu du errepideak.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, asteartea, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat lan egin behar baitzituzten. 12:35ean itxi dute errepidea, eta ordu eta laurden itxita egon ondoren, duela minutu gutxi zabaldu dute. Dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide