Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea moztuko dute bihar

Andoni Elduaien 2022ko mar. 21a, 11:56
Lanak egiten ari diren gunea. (Aldundia)

12:00ak aldera itxiko dute errepidea, eta abisu berria ematen duten artean egongo da itxita.

Bihar, asteartea, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepide zatia itxi egingo dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Errepidea hobetzeko egiten ari diren obren ondorioz itxiko dute errepidea 12:30 inguruan. 

Errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide