Goraino bete da Baztartxo 'Go!azen 8.0' ikuskizunaren bi emanaldietan

Andoni Elduaien 2022ko mar. 19a, 20:15

17:00etan eta 19:00etan eskaini dituzte emanaldiak Go!azen 8.0 ikuskizuneko aktoreek. Ikus-entzuleekin hartuemanean egon dira une oro agertoki gaineko protagonistak, eta hainbat abesti ezagun abestu dituzte.

Go!azen 8.0 ikuskizuna eskaini dute gaur, larunbata, Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eman dituzte telesaileko zenbait aktoreek: 17:00etan eta 19:00etan. Bi emanaldietarako sarrea guztiak agortuta, leporaino bete da antzokia gaur. Telesailean bertan kantatutako eta diskoan jasotako abesti ezagunak kantatu dituzte aktoreek agertoki gainean, eta haurrak nahiz helduan eserlekutik altxatu eta dantzan aritu dira une askotan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide