Maxixatzenen zozketak

Errigoraren saski bana irabazi dute Iraitz Otañok eta Urra Larrañagak

Zerbitzuak 2022ko mar. 18a, 10:30

Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute bi bazkide horiek, eta Maxixatzen jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko.

Maxixatzenek egin du Errigorako bi saskiren zozketa, eta Iraitz Otaño eta Urra Larrañaga bazkideak dira horien irabazleak. Maxixatzen jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, eta oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak martxoaren 30era arte iraungo du. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide