Bakearen aldeko emanaldia eskaini du Bizkargi musika eta dantza eskolak

Andoni Elduaien 2022ko mar. 15a, 19:02

Aita Madinabeitia plazan dantza saio laburra eskaini dute Bizkargi eskolako kideek. Trikiti eta pandero ikasleek eta irakasleek lagunduta osatu dute emanaldia.

Gaur, asteartea, Bizkargi musika eta dantza eskolako kideek bakearen aldeko emanaldia eskaini dute Aita Madinabeitia plazan. Musika eta dantza eskolen elkarteko eskola guztiek egin dute bakearen aldeko aldarrikapena. Eskolako dantza eta trikiti nahi pandero ikasleak eta iraikasleak atera dira kalera bakea aldarrikatzera.

Eskolatik Aita Madinabeitia plazara arteko bidea kalejiran egin dute, eta plazan aurreskua eta bi dantza eskaini dituzte. Plaza kalejiran utzi dute, eta hala egin dute eskolara arteko bidea. Bakea aldarrikatzeaz gain, Bizkargi eskolak elkartasuna adierazi nahi izan die gerraren biktimei eta errefuxiatuei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide