2022ko martxoaren 8a

Emakumeek hartu dute On Bosco aretoko oholtza

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 13a, 21:07

Ez da kasualitatea bertso saio musikatuaren emanaldia eskaini dute Maddalen Arzallusek, Alaia Martinek, Oihana Iguaranek eta Julene Iturbe azkoitiarrak, Martxoaren 8aren bueltan udalak antolatutako ekintzen barruan.

Martxoaren 8aren bueltako azken hitzordua hartu du gaur arratsaldean Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoak. Bertsoak eta musika uztartzen dituen Ez da kasualitatea formatuaren barruan kantuan aritu dira On Boscoko oholtzaren gainean lau emakume: Maddalen Arzallus, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta etxeko bertsolaria, Julene Iturbe. Gai-jartzailea ere emakumea, Eresti Oiarbide; eta musikariak, bi gizon: Gari Otamendi biolinarekin, eta Araitz Bizkai gitarrarekin.

Udalaren Berdintasun sailak aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatutako egitarauaren barruan egin dute emanaldia. Bertsozaleek erantzun polita eman dute; aretoa ez da bete, baina eserleku asko bai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide