Matadero Ekintzakek prestatu ditu udaberriko Bebarruko Jardunek

Nerea Uranga 2022ko mar. 14a, 08:30

Matadeixen izango dira udaberriko Bebarruko Jardunek.

"Hilabete batzuetako geldialdiaren ostean" Matadero Ekintzak martxan jarri da, eta martxoaren 19tik apirilaren 10era bitarterako udaberriko Bebarruko Jardunek antolatu ditu.  Musika jardunalduetako lehen kontzertuak, hilaren 19an, Za! eta Sajjra taldeek joko dituzte.

Matadero Ekintzakek adierazi du Matadeixe jendez beteta eta dantzan ikusteko "gogoz" dagoela, "hilabete batzuetako geldialdiaren ondoren, uholdeetatik lehortuta eta gaua berreskuratuta, berriro martxan gara". Hori hala izan dadin antolatu ditu udaberriko Bebarruko Jardunek martxoaren 19tik apirilaren 10era bitartean. Kontzertuak Matadeixen izango dira, eta musika emanaldietarako sarrerak egunean eta atean bertan salduko dituzte. Emanaldi bakoitzerako sarrerak 7 euro balioko ditu.

Kartela: Alots Arregi.

Honakoa da udaberriko Bebarruko Jardunen egitaraua:

- Martxoak 19, larunbata, 22:00etan: Za! eta Sajjra.
- Martxoak 25, ostirala, 22:00etan: Trini Fox eta Rodeo.
- Apirilak 2, larunbata, 22:00etan: The Moms eta Riquelme Ibonrg Ulzión
- Apirilak 8, ostirala: 20:30ean, Uhin fanzinearen aurkezpena eta 23:00etan, Echo, Connor Noctambuss, Sarah Rasines, Sandra Cuesta eta Radithor.
- Apirilak 10, igandea, 19:00etan: Empty Files.

 

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide