Urtea indarberrituta hasi du Gazte Asanbladak

Nerea Uranga 2022ko mar. 13a, 13:53

Egun osoko egitarauarekin hasi zuen urte berria atzo Azkoitiko Gazte Asanbladak. Batzarra, bazkaria eta kontzertuak izan zituzten.

Azkoitiko Gazte Asanbladak urteari "gogoz" ekin zion atzo batzarra, bazkaria eta kontzertuekin. Datozen hilabeteetarako dituzten helburu eta erronka berriei heltzeko bildu ziren, eta lanari heltzeko indarrak hartu zituzten. Aurrena, jarri dituzten helburuez eta proposamenak aurkezteko hitz egiteko batzar irekia egin zuten Elkargunean. Segidan, bazkaria egin zuten Goikolosan. Eta bazkaldu ostean zuzeneko kontzertuak izan zituzten Kontzejupean. Besteak beste, Azpeitiko No Place eta Ukabil musika taldeek jo zuten bertan.

Gazte Asanblada iaz sortu zuten Azkoitian, eta aurtengo urtea irudi edota logo berriarekin hasi dute, Azkoitiko irudi den zakela hartu dute marrazkirako.

(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide