Imanol Aleson: "Ikusten da jendea Marea Urdinaren ahotsa zabaltzeko prest dagoela"

Urtzi Oteiza eta Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 12a, 12:21

Korrikalari azkoitiarra gustura zegoen atzo arratsaldean, Marea Urdina elkartearen aldeko Urolako Itzulia erronka osatu berritan. Balda plazan egin zioten harreraren irudiekin eta adierazpenekin osatu du bideoa Erlo Telebistak.

Urolako Itzulia espero bezala 24 orduz azpitik osatuta, Marea Urdinaren aldeko erronka pertsonal berria atzo arratsaldean bukatu zuen Imanol Alesonek Balda plazan.

Aurreikusitakoa betetzeko arazorik ez zuelako izan eta jasotako laguntza guztiagatik pozik agertu zen Aleson, eta Marea Urdinaren lana goraipatu zuen beste behin. Elkarteari babesa emateko joera ere nabarmendu zuen, besteak beste: "Ikusten da jendea Marea Urdinaren ahotsa zabaltzeko prest dagoela".

Balda plazan egin zioten harreraren irudiekin eta adierazpenekin osatu du bideoa Erlo Telebistak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide