Gaur, larunbata, itxita dago San Jose egoitzatik Munategira arteko errepidea

Nerea Uranga 2022ko mar. 12a, 12:14
Pinuak botatzeko lanak bukatu bitartean, Munategi eta San Jose egoitza bitarteko errepidea itxita dago. (Nerea Uranga)

San Jose egoitza eta Munategi arteko errepide zatia itxita dago gaur, larunbata, goizeko bederatzietatik. Eremu horretako lurjabeak egoera txarrean dauden pinuak botatzen ari dira, eta lanak bukatu bitartean, bertatik ezingo dute ibilgailuek igaro. Segurtasuna bermatzeko helburuarekin itxi dute errepidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide