Maxixatzenen zozketak

Zozkatu du Maxixatzenek Kalakaren produktu sorta

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 11a, 08:30

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatu ditu Maxixatzenek, eta irabazlea Itziar Aizpuru Arzalluz izan da.

Asteartea, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta data bereziaren harira, Maxixatzenek Kalakaren produktu sorta bat zozkatu du bazkideen artean: Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua. Zozketan parte hartu duten bazkideen artean zozketa egin ondoren, Itziar Aizpuru Arzalluz izan da irabazlea. Maxixatzen jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide