Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Esne Beltza eta Amak musika taldeen kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 10a, 13:00
Xabi Solano musikaria. (Argazkia: X. Solano)

Datorren larunbatean 19:00etan hasiko da kontzertua Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Datorren larunbatean, kontzertua eskainiko dute Esne Beltza eta Amak musika taldeek Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Esther Sudupe eta Janire Bragado bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 15 eurotan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide