Madril bisitatu dute Plaza Ondoko kideek

Andoni Elduaien 2022ko mar. 10a, 10:55

Larunbatetik asteartera bitartean hango zenbait gune bisitatzeko aukera izan dute. Hurrengo irteera martxoaren 24rako antolatu du Plaza Ondok.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia egin du Madrilera; hain zuzen ere, joan den larunbatean abiatu ziren Espainiako hiriburura, eta asteartera arte egin zuten egonaldia.

Azkoitiarrek Madrilgo zenbait gune eta eraikin historiko bisitatu dituzte lau egunetan. 50 lagun inguru abiatu ziren larunbat goizean Madrilera, baina hara iritsi baino lehen Burgosen (Espainia) egin zuten geldialdia.

Hurrengo irteera Arabara egingo du jubilatuen elkarteak. Martxoaren 24a, Estibalizko santutegia eta Laudio ezagutzeko aukera izango dute, eta oraindik zabalik dago hara joan ahal izateko izen-ematea.

Argazkiak: J. M. Alberdi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide