Biolin eta akordeoi entzunaldia izango da bihar Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko mar. 10a, 09:47
2020ko akordeoi eta biolin entzunaldiko irudi bat.

Bizkargiko ikasleek eskainiko dute entzunaldia, 18:30ean hasita, Elkarguneko Oteiza aretoan. Askotariko kantuak joko dituzte ikasleek.

Bihar, ostirala, biolin eta akordeoi entzunaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek eskainiko dute saioa, 18:30ean hasita, eta askotariko kantuak joko dituzte horiek jendaurrean. Guztira, hemezortzi ikasle igoko dira agertokira.

Entzunaldia Bizkargi eskolako bigarren hiruhileko ekintzen barruan antolatu dute, eta honako lotura honetan ikus daiteke biharko zerrenda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide