Pelotai Eune 2022

Ekainaren 18an izango da aurtengo Pelotai Eune

Andoni Elduaien 2022ko mar. 10a, 12:00
2018ko Pelotai Euneko irudia, Oteiza frontoietan.

Antolatzaileak dagoeneko hasita daude eguna antolatzen. Datozen egunetan eta asteetan iragarriko dute pilota txapelketari eta egunari lotuta informazio guztia.

Zenbait urtez ospatu gabe egon ondoren, bueltan da Pelotai Eune. Ekainaren 18an, larunbata, ospatuko dute aurten Azkoitian pilota eta jaia uztartzen dituen eguna. Aurten ere Kontzejupeko pilotalekuaren bueltan elkartuko dira herriko pilotazaleak.

Beste behin, Kontzejupeko binakako pilota txapelketa jokatuko dute. Parte hartzaile kopuruaren arabera, Pelotai Eune baino zenbait aste lehenago ekingo diote txapelketari. Oraindik izen-ematea itxita dagoen arren, antolatzaileek jakinarazi dute "laster" irekiko dutela horretarako epea. Era berean, datozen asteetan emango dute txapelketaren gaineko informazio guztia, baita Pelotai Euneri lotutako ekintzen berri ere. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide