Musika bandak kontzertua eskainiko du igandean Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko mar. 10a, 09:10
Musika banda, Baztartxo antzokian. (Udala)

Herriko musika bandaren eskutik, hainbat abesti entzuteko aukera izango dute herritarrek igande eguerdian, Baztartxo antzokian. 

Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du datorren igandean, martxoak 13, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasiko da bandaren emanaldia, eta, besteak beste, Fernandín, La boda de Luis Alonso, Condacum, Elisabeth, Expo 70, Thank you for the music eta Jesus Christ superstar abestiak eskainiko dituzte publikoaren aurrean.

Igandeko emanaldiak une bereziak izango dituela aurreatu dute musika bandako kideek. Kontzertua ikusteko sarrera doakoa izango da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide