Ukrainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute plazan

Anartz Izagirre 2022ko mar. 9a, 12:27
Ukrainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeko irudia. (Anartz Izagirre)

12:00etan egin dute kontzentrazioa, eta bertan izan dira Azkoitiko hainbat udal ordezkari eta herritar.

Eudelek egindako deiarekin bat eginez, Azkoitiko Udalak Ukrainako herritarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du gaur, 12:00etan, plazan. Bertan izan dira udaleko hainbat ordezkari, eta zenbait herritarrek ere bat egin dute deialdiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide